English Castellano

ELAI ALAI Dantzari eta Musika Taldea

Nafarroako Otsagabia herriko Muskildako Ama Birjinaren dantzariek Bobo izeneko pertsonaia berezi bat dute lagun, erdi bufoia erdi arlekina, jantzi gorriz eta berdez, eromena eta Deabruaren gaiztakeria irudikatzen duten koloreak. Iberiar Penintsulan eta Europako beste eskualde batzuetan bizi diren beste askorekin senidetuta dago sinbolikoki, hala nola katximorroekin,  botargekin, zamarroiekin, girriekin, zoroekin, mutuekin eta abar luze batekin.

Baina haren berezitasunik handiena aurpegi biko mozorroa dugu, Jano jainko erromatarraren gisa, nekazaritzaren asmatzailea omen zena. 

Horrek pentsarazten digu dantza hauek Neolitoko nekazarien ahalmen espiritualaren parte izan ote zitezkeen, eta beren ematea izurriteei eta gaixotasunei aurre egiteko beharrarekin lotuta egon ote zitekeen, bertan antzezten den konjuruaren bidez.

Baxenabarreko inauterietako segizio koloretsuak eta bolanteen jantzi ezkatadunek herensugea irudikarazten dute, basa hirira sartzen duena parrastan eta marrumaka.

Jauziari izena ematen dioten gau-ainarak Jainkoaren txoriak zirela zioten, eta amodioa iragartzen dute ganbarako leiho atzean ikuten badira.