English Castellano

DOINA TIMISULUI



Errumaniako hiri modernoenean ere, basoetako soilguneetan entzundako baladen eta haranetako dantzen nostalgia mantendu dira herriaren bihotzean. Sentimendu horri errumaniarrek DOINA deitzen diote. Timisoarako gazteek antzinako doinuak gordetzen dituzte ariman, eta sarritan, Banatoko arbasoen herrixketara itzultzea balitz bezala, eszenatokian sentimendu horiek birsortzea erabaki dute.

Taldeko ikuskizunetan doinu zaharrak ezagutarazten dira, baita melodia sutsua duten erritu-dantza ezberdinak ere, erritmo anitz eta biziekin, askotan elkarri lotuak. Baina baita Errumaniako herriaren arimaren ezaugarri diren baikortasuna eta bizitzeko poza adierazten duten abesti sortu berriak ere.

Ikuskizunen kalitate artistiko handiak, abestien eta dantzen benetakotasunak eta agertokian aurkeztutako ohiturek taldearen izena denbora gutxian ezagutaraztea eragin dute, bai herrialdean bertan, bai atzerrian.