Musika- eta dantza-eskola

 

Urteotan, gure festa eta erromerietan euskal dantzak ugari eta sano dabiltzala-eta, jende asko hurbil tzen zaigu dantzan ikastera edo musika-tresnak jotzen ikastera. Horregatik, euskal dantzak ahalik eta jenderik gehienari erakusteko ahalegina egin dugu, eta, horretarako, EUSKAL MUSIKA TA DANTZA ESKOLA jarri genuen martxan. Aisialdi-denboran “euskal kulturan” murgiltzeko beste aukera bat eskaintzeaz gainera, ELAI ALAI DANTZA TALDErako harrobi-lana ere egin nahi genuen.

Akademia hori 2002.ean jarri genuen martxan, eta txistua, dantzak (nagusientzat eta txikientzat), triki-tixa, panderoa, alboka eta txalaparta lantzen edo erakusten ditugu. Bi urte beranduago, gauza batean edo bestean, berrehun ikasle baino gehiago eta 8 irakasle genituen. Esparru bakoitzean eskarmentu handia zuten irakasleak, denak ere. Finan tzazioa ikasleen kuotetatik lortzen dugu. Hortik ordaintzen ditugu irakasleak.

Horrela, bi gauza lortuko ditugu: dantza herrikoei ahalik eta seriotasunik handiena ematea; eta, irakaskuntza profesionala denez, dantzarien prestakuntzak orain arte baino jarraipen luzeagoa izatea,
izan ere, orain arte, lan guztia amateurra izanik, jendeak ez zuen asko-asko irauten.

Musikaren arloan, badira aipatu beharreko beste bi proiektu: GRABAKETA- ESTUDIOA (folk taldeei lagundu nahi diegu, instalazio hauek erabiltzen utziz); eta JARRILLERO ABESBATZA.

ELAI ALAI ABESBATZAn, 2002.ean, Fernando Aguadok hartu zuen Alfredo Cobosen lekukoa zuzendari-lanetan. 30 kide baino gehiago ditu, eta orain ere hortxe ari da, batez ere betiko gure kantuak
bilduz eta jasota utziz, partitura eta guzti, Portugaleten izan dugun kantu-ohitura gazteen artean zabaltzearren.

Hainbat emanaldi, hainbeste herritan. Nazioarteko Jaialdian ere parte hartu dute, dantza-taldearekin batera; eta musikako udal-bandarekin ere bai; edo kontzertu didaktikoetan, Danok Bat taldearekin. 2005ean, Kantauriko Itsas Eskolen I. Musika Topaketak antolatu zituen, Portugaleteko Nautika Eskolan; eta, metroa Portugaletera iritsi zenean, protokoloko ongi-etorrian abestu zuen.

Eta, atal honi amaiera emateko, esan dezagun euskal kultura tradizionala gaur egungo baliabide teknologikoak erabiliz bultzatzeko ere beste hainbat gauza egin dugula, esate baterako, web orri bat sortu genuen, www.dantzak.com Bizkaiko eta Gipuzkoako dan tzen berri emateko, adituen eskutik eta edonork ikasteko moduan. Entziklopedia digital horretan, dantza bakoitzari buruzko hainbat informazio jaso dugu, historia, jatorria, doinua, janzkera eta abar aztertuz. Ondo egituratuta dago, hainbat argazki eta bideoz lagunduta, eta, gainera, dantzei buruzko azalpenak eta grafikoak ere baditu. Lan benetan garrantzitsua.