Munduko soinuak

 

Egitasmo hau 2007 eta 2008 urteetan sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Kulturaleko Atalak eta Euskadiko Kutxak lagunduta. Hasiera batean, Martínez Basterretxea familiak mundu osoko
500 bat musika-tresna herrikoi eman zizkigun bilduma paregabea inondik ere–, musu-truk; eta halaxe hasi zen dena.

Gero, bilduma osatuz joan gara, musikatresnak eta partiturak katalogatuz, musikatresnen entzunezko eta ikus-entzunezko grabaziok bilduz… eta, aurrerago, funtsak goitik behera informatizatzen eta argitaratzen ditugunean, lan hori ere eran tsiko diogu.

Elkarteak berak Santa Maria kalean dituen lokal batzuetan daude. Egiteke dauzkagun lanak: lokala txukundu, musikatresna gehiago bildu (batzuk Nazioarteko Folklore Jaialdiko partehartzaileei erosiak), eta horrelako erakusketetan egin beharreko beste gauza guztiak, baina betiere, finantzaketa bermatzeko nahikoa diru lortzen badugu.