Elai Alai Euskal Dantza Taldea

 

Lehen ere esan dugunez, KULTURGUNEAN, orain ere, dantza eta musika ditugu gure egonarri nagusietako bat. Arretarik handienaz begiratu behar.

Nazioarteko Jaialdietan, ELAI ALAI EUSKAL DANTZA TALDEAk egiten ditu etxe-nagusiaren lanak, eta leku nabarmena betetzen du. Udan egiten dituen birak orain ere oso baliagarriak dira gure folklorea atzerrian ezagutzera emateko. Urteotan, hainbeste lekutan aritu da: Europan, esate baterako, Sizilian, Grezian, eta ostera ere Turinen, Franco Lucaren eskutik; baina baita Irlandan, Portugalen, Calella de Mar-eko Nazioarteko Jaialdian, Ukrainian eta Hungarian. Eta, gainera, ahalegin handia eginez, 2002an, Mexikoraino joan ziren. Hango emanaldien artetik, Guadalajarako Teatro Degollado ospetsukoa da nabarmentzekoa.

Txikien taldea ere ez dago geldirik egoteko: 2003an Errusia, Badajoz edo Galizia eta Katalunia, hainbat bider.

Ehun kide baino gehiago ditu, eta euskal dantzen hainbat taularaketa egin ditu, baina herriko jaietan laguntzeari utzi gabe.

Euskal dantzak beste era batera taularatzeko hainbat ahalegin edo saiakera egin dute, esate baterako, hainbat gairen inguruko hainbeste konposizio koreografiko egin dute, adibidez, Salazar dorrearen inaugurazioan egindako emanaldia (gidoia Toti Martinez de Lezearena zen), edo Xacobeoan, edo tradizioari lotuagoa den “Lehen, Orain eta Beti” izeneko ikuskizuna, urteotan hainbat bider plazaratu dena.

2005. urtean, Euskalduna jauregian egin genuen ikuskizun batean, beste urrats bat eginez, argiak eta fokuak erabiltzen hasi ginen (argi-itzalekin jolasean egitearren); eta, 2010ean, “Errituak eta Dantzak” plazaratu genuen: ikus-entzunezkoen eta euskal dantzen arteko nahasketa moduko bat.

Ezin ahaztu, gainera, testuingurua bera, hau da, lan hori dena nolabait maldan gora egin dela, gurea bezalako elkarteontzat –eta hau orokorra da– gaur egun ez baita erraza dantzari berriak aurkitzea eta gurera biltzea.