XXI. Mendea: ELAI ALAI Kulturgunea

 

Mende berria hasteaz batera, gure elkartearen ibilbidearen hirugarren garaia hasiko da.

Garai berriak dira eta gogoeta egin beharra dago, ea zer egin dugun eta zer egin nahi dugun, eta, horretarako, aholkularitza-enpresa batera jo genuen.

Hark, gure diagnosia egin ondoren, plan estrategiko bat osatzen lagundu zigun. Esku artean geneuzkan proiektuen dimentsioa kontuan hartuta, guretzat derrigorra zen kudeaketa-tresna profesionalizatuak edukitzea, ez baikinen alferrik iritsi erreferentziazkoak izatera, Euskal Herrian eta Europan,
euskal kultura sustatzeko langintzan. Horregatik, Internet erabili, eta Interneten egon beharra genuen.

Testuinguru horretan koka genezake ELAI ALAI FUNDAZIOA sortu izana eta gure KULTURGUNEA jaio izana. Aurrerantzean, kultura-gune horren barruan bilduta egongo dira gure jarduera guztiak. Eta, jarduera horien artetik, urteotan sortu diren bi aipatuko ditugu: www.dantzak.com eta Musika eta Dantza Eskola.

Garai berri honetan, Aitor Beitia (ikastolatik ateratako lehenengo belaunaldiko umeetako bat) eta Gaizka Berguría izango ditugu lehendakari.