SIGFRIDO KOCH

 

Elkarteak harreman emankorra zuen euskal kulturaren arloko hainbat jende handirekin, baina bereziki aipatu beharrekoa da 1979an Sigfrido Koch donostiarrarekin izan zuena (1936-1992).

Argazkilari donostiar hark nazioarteko ospea zuen, aita argazkilari eta aitona ere argazkilari zituen, eta Europako hainbat herrialdetan ikasi zuen argazkigintza teknika.

Nazioarteko hainbat sari zuen irabazia eta euskal kulturaren esparruko hainbat izen handi erretratatu zuen, esate baterako, Oteiza, Chillida, Barandiaran, Bas terretxea, Caro Baroja, Urbeltz… 10 argazki-
liburu argitaratu zituen, koloretan; banakako hainbat erakusketa egin zuen, estatuan eta nazioartean; eta argazkigintzako eta kartelgin tzako hainbat eta hainbat lehiaketetan izan zen epaimahai kide.

Erreportaje bat, hasi eta bukatu, gure dantza-taldearekin egin zuen, oso-osorik, baserri-giroko bi lekutan, bat Arrazolan eta bestea Orozkoko Ibarra auzoan. Haren argazkietako batzuk ELAI ALAIren eta beste batzuen argitalpenetan, karteletan, publizitate-kanpainetan eta egutegietan agertu izan dira. Liburu honetan ere jaso ditugu, azaletan eta kapituluak bereizteko orrietan.