NESTOR BASTERRETXEA

 

1924. urtean jaio zen Bermeon artista handi hau, eta 50 urte hauetan ELAI ALAI taldearen laguntzaile izan da, kale egin gabe.

Folklore Jaialdian parte hartzen dutenei opari ematen zaien dantzari-irudia berak egin zuen, bai eta jaialdiaren 25.urteurreneko kartel oroigarriak eta ikastolaren 30. urteurrenekoa ere.

Orduko bi talde garrantzitsu sortu zituenetako bat izan zen: Equipo 57 taldea (1957. urtean) eta Gaur taldea (1966. urtean), beste artista garaikide batzuekin batera: Oteiza, Chillida eta Ibarrola.

Egin zituen eskulturen artean aipatzekoak dira "Estelas" eta "Cosmogónica Vasca" serieak (azkeneko hori Bilboko Arte Ederren museoari emanda), euskal jainko mitologikoen interpretazioa.

Zenbait arkitektorekin ere jardun izan da elkarlanean, adibidez, Fullaondorekin; eta batez ere ezagunak dira Arantzazuko kriptan egindako pinturak; eskulturei dagokienez, Euskadin bertan (Eusko Legebiltzarreko Bilkura Gelan) nahiz atzerrian, AEBn, Argentinan edo Frantzian jarrita daude beraren obrak.

Zinemagintzan ere jardundakoa da; Pelotari eta Ama Lur dira film dokumental aipagarrienak.

Hainbat domina eta garaikurrekin saritu izan diote ibilbide sortzailea.