JOSE MIGUEL DE BARANDIARAN

 

Euskal kulturaren patriarka (1889-1991). Apaiza, antropologoa, etnologoa eta arkeologoa, gure herriak lehengo mendean arlo horretan eman zuen figurarik garrantzitsuena izan zen.

Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen, sortu zenetik, eta Euskaltzaindian, Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademian eta Europako eta Amerikako kultura erakunde anitzetan parte hartu zuen. Euskal kulturari begiratzeko orduan erroetatik hurbil bezain erraietatik urrun ibili zen beti, baina Francoren diktadura dela-eta, egindako lana batez ere nazioartean baloratu zioten.

Ehunka liburu eta artikulu idatzi zuen. Han ditugu jasota haren ezaguerak, ikerlanak eta ahoz bildu zuen informazio itzela. Baina apaiz-lanak ez zituen, horregatik, inola ere bazterrean utzi, Gasteizko apaiztegiko errektore ere aritu baitzen.

Bi bider etorri zen Portugaletera. 1980an etorri zenean, bisita hark izugarrizko garrantzia izan zuen, esan nahi zuelako ELAI ALAIren ibilbideari aupada bat ematen ziola eta ASTI LEKUren lana ere aitor tzen zuela. Ostera 1984an izan genuen gure artean ikusteko ohorea, Euskal Kulturako Nazioarteko I Topaketak inauguratzen. Eman zizkigun aholkuek eta egin zituen hitzaldiek bideratu zuten, kulturaren
arloan, orduko ziklo hura.