Eduardo Chillida

 

Aurreko orriko lerroekin batera agertzen den grabatua Kepari eta Lucianori omen egiteko sortu zuen gure eskultore unibertsal honek (Donostia, 1924-2002).

Gure herrian sortutako arte-gizon nabarmen eta bikainetakoa dugu Chillida, nazioartean oihartzun ia paregabea jasotakoa. Haizeen orrazia da gurean ezagunena, sinboloa ere bada, baina haren obrak munduko museo garrantzitsuenetan erakusten dira. Chillida Lekun, harrizko, burdinazko edo egurrezko obrez gain, Chillidak jorratutako beste alderdi bat ere badago, grabatuak. Halako hiru utzi zizkigun guri, gure taldearekiko eta Portugaletekiko zeukan goxotasunaren erakusgarri.

Caja Laboraleko Erakusketa Gelan egin zuen grabatu- eta eskulturaerakusketa batean eman zigun grabatu bat, 1985ean, bera han zela.

Beste grabatu batek, esanda bezala, hildako gure bi lagunak hartzen zituen gogoan: betiko ELAI ALAIa gaur itun agiri da baina bere hegaran itxaropen arnas bat daroa 1986ko uztaila. Eta hirugarrena,
Kultura Tradizionaleko Nazioarteko Topaketetarako logotipoa izango zena.