1999 Nazioarteko XV. Jaialdiaren aspakizuna

 

XXV. urteurrenaren ospakizuna zehaztasun guzti-guztiak kontuan hartuta prestatu zen; hilabete batzuk lehenago hasita geunden, Nestor Basterretxeak egindako logotipoa, hainbat irudi dan -tzan agertzen zituen eskultura, aurkeztu genuenean. Liburu oroigarri bat ere editatu genuen Crónica de un sueño, Amets baten kronika, Patxi García kazetariak egina, aurreko edizio guztietan agertokitik bertatik aurkeztu zituen ekitaldien testigu bikaina izaki.

Ospakizun hartarako, aurretik gurean izandako entzute oneko taldeak ekarri genituen, baina berritasunen bat ere ekarri beharrez, inoiz gurean izan gabeko herrialdeak ere ekarri genituen aurrenekoz
gonbidatuta. Aspaldian bezala, ZUBI ALDE kiroldegian egin zen jaialdia, Portugaleteko Udal Musika Bandaren lagun -tzaz, eta, ohiturak aginduta, dantza-taldeak herrialdeko beste leku batzuetara ere
zabaldu ziren beren ikuskizunak ematera.

Aldi berean beste ekitaldi batzuk ere antolatu genituen, hasteko, jaialdiaren eboluzioa irudikatzen zuen argazki-erakusketa, bai eta argazki-lehiaketa ere, argazkilari famoso ugari erakarri zituena.

Hilabete osoan, Portugaleteko parte zaharreko Erdiko Kalea erakusketa etnografiko erraldoia bihurtu zen: hainbat arlotako esku-langileak bildu ziren, eta jaialdira etorritako talde folklorikoak ere ez ziren falta izan. Horrez gain, bi Folk Musikako jaialdi antolatu genituen, bat ZUBI ALDE kiroldegian: “La Bottine Souriante” talde kanadarrak jo zuen han (garai hartan, munduko folk talde onena omen zen), Kepa Junquerak lagunduta. Eta Nazioarteko Xake Opena eta Folkloreari buruzko Jardunaldiak ere antolatu genituen.

Izan ere, Hotel Portugalete, herriko xake-taldearen egoitza izandakoa, desagertzeaz bat, ados jarri ginen taldearekin gure elkartearekin bat egin zezaten bolada batez, eta gure lokalak erabili.

Horrexegatik antolatu genuen xake-txapelketa. Itxierako ekitaldian, San Ignazio egunez, La Canillan izugarrizko Argi eta Soinuzko ikuskizuna izan genuen, eta amaitzeko, su artifizialen erakustaldi bikaina.

Bigarren aldi hartan, 1980tik XXV. jaialdira arte, Portugaletera XX talde etorri zen, hainbat herrialdetatik.