1980-2000. badator, ostera ere, ELAI ALAI

 

Iritsi gara XX. mendeko azken bi hamarkadetara. Taldeak lehen baino heldutasun handiagoa du, dantzan egiteko irizpide garbiagoak ditu, garai bateko eztabaida ideologikoak alde batera utzita ditu, eta, batez ere, herrialdea normalizaturik dago politikaren eta erakundeen aldetik. Garai horretan, esan daiteke ELAI ALAIk momentu inportantea bizi duela, aktibitate handikoa, eta erakunde demokratikoak ere orduan hasi zi tzaiz kion laguntza eskaintzen. Krisi-garaian, hiru urtez behintzat zuzendaritza-batzordearen arrastorik ez zen izan ia, eta 1980ko lehen hilabeteetan izan zen batzar nagusian garbi ikusi zuten: "Elkartea indartu beharra dago, azken urteotan ez baitugu gauza handirik egin, batez ere aurreko urteetako gertakari politikoak direla-eta”.

Zuzendaritza-batzorde berria izendatu zuten. Denak ere jende prestua, elkarrekin bat eginda, lanerako gogotsu; segituan hasi ziren beharrean.

Programa ere garbi zuten: Nazioarteko Folklore Jaialdia urte hartan bertan errekuperatzea eta dantza-talde apain bat prestatzea, dantzak taularatzeko beste modu batzuk esploratuko zituena eta errepertorio zabala izango zuena. Jaialdi hori ardatza izango zen, baina, osagarri modura, hainbat kulturaekintza, erakusteka edo hitzaldi-ziklo antolatu nahi zituzten, eta denen artean garrantzitsuena-
edo, Kultura Tradizionaleko Nazioarteko Topaketak.

1987an, elkartearen 25. urteurrena zela gogora ekartzeko, hainbat ekitaldi berezi egin zen. Abenduan hasi ziren: 300 laguneko adiskide-bazkaria, eta jaialdia, Benito Lertxundik eta ARGIA talde donostiarrak emana. Otsailean, musika-tresnen erakusketa, gero Bilboko Etnografia Museoan jarriko zutena ikusgai; apirilean, Euskal Geografiaren Kartografia erakusketa, EUSKALTZAINDIAK utzia, eta elkarteko lokaletan jarri zena; eta, amaitzeko, Nestor Basterretxearen Pintura eta eskultura erakusketa (Basterre -txea bera ere bertan izan zen). Dantzataldeak jarri zuen amaiera, ederra: SUSTRAIAK
emanaldiaren estreinaldia eskaini zuen, 80 dantzari baino gehiagorekin. 1981ean, ELAI ALAIk “Bizkaiko Foru Zaharra” pelikulan parte hartu zuen (Antón Merikaetxebarriak egin zuen); eta komunikabideetan eta gizartean eragin na barmena izan zuten beste bi ekitalditan ere bai: 1989an, Jesús Mª Leizaola Lehendakariaren omenaldian parte hartu zuen, Gernikako Batzar Etxean, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolaturik (Bizkaiko seme kutun izendatu zuten); eta, 1993an, Guggenheim Museoaren lehen harria jartzeko ekitaldian, erakundeetako lehen agintarien ondoan.

90eko hamarkadan, izan zen beste ekimen bat, urte batzuez iraun zuena, AURKIGUNEA delakoa (topagunea): “informaziorako, gogoetarako eta elkartrukerako lekua da, parte hartzeko muga bakarra duena, zentzua, errespetua eta gizalegea”. Topaketa bakoi - tzera hizlari bat ekartzen zen. Hark, elkarteko lokalean, gai bat jorratzen zuen (izan zitekeen politikoa, ekonomikoa edo soziala), eta gero, osagarri modura, eztabaida izaten zen, baina txokoan, mahaiaren inguruan. 1992an hasi ziren, urtean hiru topaketa antolatu zituzten, eta izen handiko hainbat jende ekarri zuten, esate baterako, Adrián Celaya, Mª Carmen Gallastegui, Javier Elzo, José Mª Zalbidea, José Luis Villacorta eta abar.

Beste hainbat egitasmo, ordea, hasi bai, baina gauzatu gabe geratu zen, esate baterako, ELAI-TELEBISTA. Herriko telebista bat bideragarria ote zen aztertu nahian, 1988ko martxo aren 3an, saiakera edo proba bat egin zuten, Tokiko Telebisten Lehen Jardunaldian parte hartuz. Lehen estatutuak sinatu zituztenen artean egon ziren.

Etxebizitza-kooperatiba bat ere sortu zuten, gure herriak bihar-etzi izango bide zituen hirigintza-planteamenduak gogoan hartuta. ELAI-AUZOA izena zuen.

Baina, ez dezagun jarraitu urtez urteko kultur-ekintza guztiak aipatzen, adibide modura jakin ezazue, 1990eko otsailean, Euskal historiari buruzko zikloa antolatu zutela, Mª Angeles Larrea Euskalerriaren
Adiskideen Elkarteko lehendakariaren gidaritzapean; edo BIZKAIKO BIDEETAN proiektuaren barruan, hainbat txango egin zutela, bazkideek gure geografiako bazterrak eta ohiturak ezagutu zitzaten.

Urte hartan, estatutuak Eusko Jaurlari - tzaren araudi berrira egokitu behar zirela- eta, estatutu horien beste aldaketa bat onartu zen. Helburuen zerrenda handitu egin zen, ELAI ALAI KULTUR ELKARTEAK kultura sustatzen jarrai zezan.