1976-1979, Lau urte trantsizioa egiteko eta errekuperatzeko

 

Espainiako trantsizio politikoaren lehen lau urte haiek trantsizio-urteak izan ziren ELAI ALAIn ere. Jendez urritu xamar zebilela-eta, ahalegin itzela egin behar izan zuen, atzera berriz bere burua ondo antolatzeko eta lehengo mailara i tzul tzeko, gero goragoko beste jauzi batzuk egiteko abiaburu modura.

Hasteko, 1976ko urtarrilean, Barne Araudia onartu zuten, garbi-garbi zehaztuta uzteko zein helburu lortu nahi zituzten eta nola jardun behar zuten, eta, hartara, lehenagoko akats batzuk berriro ez egiteko, “bazkideak hobeto txertatuta egon daitezen, erantzukizun handiagoa izan dezaten eta egiten diren lanak erabat eraginkorrak izan daitezen”.

Honela dio 2 artikuluak: “Elkartearen helburua da Euskal Herriko ondare kulturala eta artistikoa sustatzea, mantentzea eta ikertzea. Portugaletetik abiatuko gara, baina gure lana gure inguruan, herrialdean eta nazioartean zabalduko dugu".

Bost atal ditu: ikastola, dantzak, musika, pilota eta jarduera kulturalak. Denek ere erabateko autonomia izango dute, baina Zuzendaritza Batzordearekin eduki "beharreko koordinazioa galdu gabe", hark
onartzen baititu jarduerak eta helburuak. Edonola ere, aurrerantzean ere, dantza-taldea izango da elkartearen bizkar-hezurra.

Ez ziren, gainera, elkartea legeztatzeko eskatzeaz ahaztu. Beste behin ere jo zuten Gobernazio Ministerioko atean, eta, hurrengo urtean, ondoko agirian ikus daitekeenez, iritsi zen legeztatzea: “ELAI-ALAI ELKARTEA aitor -tzea (Golondrina alegre). Portugaletekoa da eta KULTURA, KIROLA ETA JOLASAK lantzen ditu”. Estatutuetan jartzen duenez, helburu hauek ditu: gauza hauek denak sustatzea: folkloreemanaldiak, ikasketa-saioak, hitzaldiak, bidaiak, ikastaroak, kirolak, an -tzerkia, emanaldi artistikoak, antzezpen plastikoak eta beste elkarte batzuekiko trukaketa kulturalak". Helburu horiek legezkoak omen ziren, baina, ordura arte
ez, itxura denez.

Giro nahasi hark eta iskanbila soziopolitiko haiek lehenagotik programaturik zeuden jarduerak ere ukitu zituzten, hala nola, Nazioarteko Folklore Jaialdia. 76ko uda hartan V. Jaialdia zuten egitekoa, azpiegitura osoa prest zuten, baina ez zen momenturik aproposena suertatu, jende denak burua beste leku batean zeukan-eta. Aldaketa politikoa nahi zuten, eta hura noiz iritsiko begira zeuden denak. Gainera, gonbidatuta zeuzkaten atzerriko taldeak ere etorri-ez etorri zebiltzan, apur bat beldurrez ere bai, jendea artega baitzebilen, festa-gogoz baino. Bertan behera uztea erabaki zuten, garai hobeak etorriko zain.

Eta izan ere halaxe izan zen. 1976ko festetan oso giro nahasia egon zen. Hika-mika gogorrak izan ziren elkarteen eta kuadrillen artean, bakoi -tzak bere helburuak baitzituen eta denek ez baitzuten egoera berdin ikusten.

San Rokeko jaitsieran, ikurrina eder bat atera zuten, eta elkarte guztiak haren atzetik joan ziren. Kide guztiek, gainera, bakoitza bere lekuan txukun-txukun, zapien koloreaz ikurrina
handi bat osatu zuten.

Dantza-saila adinka banatutako bi taldek osatzen zuten lehen; talde bakoitza 30 bat lagunekoa zen, eta denek dantza berberak ikasten zituzten. Bi taldeak bakarrean batu ziren eta, hala, izandako bajei aurre egin zitzaien. Orduan hasi zitzaion Dantza Taldea deitzen. Guztiek dantza berak zekizkitenez, errazagoa izan zen taldearen eraberri tzea eta jarraipena.

Horrela, jakina, ezin emanaldi asko egin. Baina, hala ere, 1976ko San Inazio egunean, Gipuzkoako Gizon Dantza aurkeztu zuten, eta, bi urte beranduago, Lapurdiko Inauteriak. Dantzak ikasteko eta dantzariak prestatzeko metodologian, elementu berriak erabiltzen hasi ziren, esate baterako barrako gimnasia, lurrekoa eta ispiluak, eta balleteko irakasle bat ere kontratatu zuten, klasikoko eta balleteko diziplina eta gimnasia ikasteko.

Aldi hartan, musikako eta txistuko taldeak ere ez zuen arazorik falta izan. Barruan zailtasunak nahi baino gehiago, eta irakasleak gutxi. Bien bitartean, pilotako taldeak beste lau urtez antolatu zuen, Santa Maria ikaste -txean, BIZKAIA ZUBIA TXAPELKETA.

1995ean, Bizkaiko Pilota Federazioarekin batera, Berna Cotoren aldeko omenaldia antolatu zuten, Sestaon, pilotaren alde denbora luzean egindako lana eskertzeko. Gaur egungo IZARRA PILOTA ELKARTEA urtebete beranduago sortu zen, eta han ere ibili zen Berna jauna, lanean nabarmen.

Urte haietan taberna jarri genuen; hori ere aipatu beharra dugu. 1972an zabaldu zen, beheko solairuan. Helburua zen jendea elkartzeko eta lagunarteko berriketaldietarako lekua edukitzea eta, bide batez, lokalak ordaintzen laguntzeko dirua eskuratzea taberna errentan utzita. Gizarte-mailan bete zuen bere eginkizuna; ekonomiari begira, ordea, emaitzak ez ziren behar bezalakoak izan eta arazo asko eman zuen. Hala, bada, bertan behera utzi zen 1987an.

Sortu zenetik ordura arte, elkartean hainbat bider ahalegindu ziren kultura-atala martxan jar -tzen, baina asmo hark 70eko hamarkadan hartu zuen itxura hobea eta indar handiagoa, “azter -tzeko Euskal Herriko betiko bizi-erak, gure gaur egungo egoera historiak zer ekarriko hobeto uler -tzeko.”

78ko udan, ZUBEROA ikuskizuna aurkeztu zen, ZUBI ALDE pabilioian. ARGIA taldeak ekarri zuen, Ezkerralderako.

Haren ondoren, erakusketak antolatzen hasi ziren, orduko Caja Laboralaren aretoan. Garai hartan kutxa hori zen Portugaleteko garrantzitsuena, eta lan asko egindakoa da. 78ko Gabonetan, Euskal janzkerak erakusketa antolatu zuten; hurrengo urtean, Galdamesko etnografia; eta 1980ko apirilean jada, Artzain-etnografia, hitzaldi-ziklo batekin batera. Ziklo hari amaiera emateko, Joxe Migel

Barandiaran etorri zen. ASTI LEKUko eta elkarteko lokalak ikustera ere joan zen. Taldearen eta DANOK BAT zortzikotearen emanaldia izan zituen han, ohoragarri.