XX. Mendearen azken laurdena

 

Amaitu zen 1975. urteko krisia, eta iritsi ziren XX. mendeko azken hamarkadak. Taldeak ondotxo zekien zer egin nahi zuen: aurreko urteetan lortutako mailara iritsi beste behin ere, elkartea sendotu, eta, etorkizunera begira, askoz proiektu handiagoetarako jauzia egin.

Trantsizioko lehenengo urteak zailak izan ziren, baina iritsi zen 80ko hamarkada, eta hainbat proiektu zeukaten esku artean. Proiektu haien ardatza Nazioarteko Folklore Jaialdia zen. Urte haietan, jada, sona handia lortu zuen, bai estatuan bai nazioartean, eta kulturaarloko beste proiektu batzuk gauzatzeko geriza ere izan zen, esate baterako, Kultura Tradizionaleko Nazioarteko Topaketak.

Dantza-taldea ondo taxututa zutelarik –entseatzeko lokal moderno batzuk ere jarri zizkioten–, eta aipatutako bi zutabe horiek ardatz modura harturik, 1997an ELAI-ALAI FUNDAZIOA sortu zuten, proiektuari berari, etorkizunera begira ere, indar handiagoa emateko eta seguruago heltzeko, eta, XXI. mendea bazetorrela-eta, urrunago eta gorago begiratzeko.