XX. mendea. Euskal kultura lehen herenean

 

Euskarari dagokionez, EAJ sortu zenekoak dira hizkuntza berreskuratzeko lehen ahaleginak, bere ideologiako programan jasoa baitzuen berreskurapena, ikusita aurreko mendean lehen aipatu dugunez–, industrializazioak eraginda euskara atzera egiteko arriskuan zegoela, arin egitekoan gainez, orduko lege batzuen bidez. Esaterako, Romanonesenak zigortu egiten zituen “euskaraz dena delako
euskalkian erakusten duten” maisuak.

Badakigu 1919an euskarazko lehen eskola partikularrak ematen hasiak zirela umeei, eta 1931n emakumeei ere bai. 1935ean, Gaur egun batzokia den etxea zabaldu zenean, gela bat ikastolarako izendatu zen; ez zuen, baina, luzaroan iraun, gerra zibila etorri zeneta.

Hala eta guztiz ere, ohitura zaharreko ospakizunetan, esaterako Santa Agedatan-eta, herriko abestaldeek, musika-, kirol- edo lagun- taldeek euskaraz abesten zuten. Udaleko Historia Agiritegira jotzea
besterik ez dago hori horrela dela ikusteko, han jasota baitaude hainbat koplatako letrak. Dirudienez, kantatzeko baimena eskatu behar zitzaion udalari aldez aurretik.

Musika-kulturara jota, danbolinteroa –gaur eguneko txistularia–, beti izan dugu gizarte-bizitzaren erdian bai erlijioko ospakizunetan bai erakundeetakoetan. Txistua, milaka urteko tresna, euskal kulturako
ezaugarri eta ikur berezia da benetan ere.

Txistuaren tradizioa antzina-antzinakoa da gure hiribilduan. Herrialdeko jotzailerik onenak edukitzeko ahaleginak egin ditu beti, lehiaketa bidez aukeratuak. Oso estimatua zen txistulariak gizartean zuen jarduna; eta behin baino gehiagotan ematen zioten udaltzainaren kargua ere. Badakigu danbolintero banda bagenuela 1860an eta badakigu zein zen jotzen zuten joaldi baten izena ere: “Ai, ai, ai, mutillak”.

XX. mendean lehengo ohitura horri jarraitu zitzaion. Esate baterako, 1902ko jaietarako Udalak antolatutako programan ikus daitekeenez, erromeriak ala i - tzeaz gain, kalebiretan jotzen zuten; 1912an “danbolintero taldeen saria” antolatu zen, eta 1926an Udal Txistularien Banda sortu. Banda horrek, urte bi geroago, Donostiako txistulari txapelketan lehen saria bereganatu zuen.

Portugaleteko txistularien ospea goi-mailakoa zen benetan urte haietan. Euren izenak ikustea besterik ez dago 1927an Euskal Herriko txistularien Elkartea sortu zutenekoen artean.

Hala ere, industrializazioa zela-eta Escorihuelak iragarritako aldaketa nabaria izan zen gure herriko bizitzan eta ohituren ahulezia gero eta nabarmenagoa. Jai giroak irauten zuen, baita urteroko ohiturak,
plazako dantzak, erromeriak eta abarrek ere. Baina txistua albora geratzen hasi zen orkestra-musikak, fanfarriek eta bestelako musika-tresnek ordezkatuta: bandurriak, manubrioak...

Ohiko dantzak ere gero eta gutxiago egiten ziren. Gure hiribilduan, herrialdeko beste lekuetan bezala, ohiturako dantzak egiten zituzten gazteek, lehen esan dugunez, betitik ikusita ikasi zuten moduan.

Orduan ez zen dantza-talderik. Egun jakinetan batzen ziren taldeetan, eurenganaino heldu zen ohiko tradizioa betetzeko. Hori zen guztia. XIX. mendean Europa guztian agindu zuen erromantizismoko
kultura amaitu zenean, nazio guztiak euren identitateaz jabetu beharra izan zuten; orduan, dantza-ikuskizuna herriaren ezaugarri legez erakusteari ekin zioten eta dantzariak euren etxetik kanpora
ateratzen hasi ziren ekitaldietara.

1890ko jaietako programan adierazten denez, “danbolina jo eta herriko dantzazale batzuek aurreskoa dantzatuko dute”.

1897an Sabino Aranak “dantzari taldeak” sortzera bultzatu zuen. Horrela, bada, Euskal Alderdi Jeltzalea izan zen ezpatadantzarien lehenengo taldeak sortzea bultzatu zuena.

Kanpotik ekarritako musikari eta dantzei, batez ere baltseoari, aurre egiteko erantzuna izan zen.

Euskal tradizio eta ohiturak berreskuratzeko ahaleginen aurkako oztopo izan ziren sasoi hartako gatazka politikoak. Hala, 1905eko ekainaren 29an Portugaleteko lehen b atzokia inauguratzeko ospakizunaren ekitaldietako programako“danbolina, ezpatadantza eta aurreskua, plazan egitekoak” debekatu egin zituen orduan indarrean zegoen agintaritzak, hots, alkateak.

1910ean EAJ-k, San Inazio egunean, ezpatadan - tzarien erakusketa antolatu zuen Bilbon. Zortzi talde aurkeztu ziren. Hiribilduan ere aurkeztu zen talde bat, “ezpatadantzarien koadrila”. Hurrengo urtean ezpatadantzari txikien talde batez osatu zen. Udalak 1910ean eta 1911n antolatutako jaialdietako programetan, “aurreskularien” eta “jota kantarien eta binakako dantzarien” lehiaketa ikusten dugu.

1913an “danbolintero banden artekoa”. Sestaokoak irabazi zuen, Demetrio Garaizabal barruan zela. 1914an ezpatadantzarien lehiaketa antolatu zen.

1933an, San Mamesen 270 talde bildu ziren erakusketa historikoan, haietako bat gure herrikoa zen. Portugaleteko dantza-taldeen ezagutzen ditugun lehenengo argazkiak hogeita hamarreko hamarkadakoak dira, “dantzari eta irule”-enak, eta EAJ-k antolatutako erakunde- edo jai-ekitaldi guztietan agertzen ziren.

Adierazi beharra dugu –Portugaleteko gure talde honentzat erreferentzia bilakatuko baitzen ondoren–, urte haietan sortu zela, 1927an, lehen dantza-taldea bera, Gernikako ELAI ALAI. Talde hura aintzindaria izan zen koreografia berriak dantzatzen euren emonaldietan.

Escorihuelak erakusten digun janzkerari dagokionez, XX. mendeko lehen hamarkadetan artean erabiltzen zen brusa, baina jaietan soilik janzten zuten eta erromerian zebiltzenen talde txiki batzuek eta txistulariek, ez beste inork.

Txistulariek eta estropadek leku berezia zuten jaietan. Hori adierazten digu 1931ko kartel batek ere, txistulariak eta traineruak estropadan zubi esekipean erakusten dizkigunean. Kirol horrek –arraunak, alegia–, pilotak bezala, sakon errotutako tradizioa du Portugaleten.

Duela mende bi, Portugaletera bainuak hartzera etortzen ziren udatiarrek aukera ederra izaten zuten abuztuko jaietan itsasadarrean antolatzen ziren estropadak ikusiz ondo pasatzeko. Arraunaren historiako gordeta dagoen lehen bandera Portugaleten irabazia da, 1856an, errege-bisita ospatzeko estropadetan. Ondarroan dago.

XX. mendeko bigarren eta hirugarren hamarkadetan izan zuen aldirik onena arraunak, herriko bi kirol elkartek beren jardueretan zuten eta. Bertoko traineruek, Deportivo Portugaleteren edo Portugalete F.C.-ren koloreen alde lehian aritu ziren elkarren artean eta beste euskal ontzien artean.

Pilotan, berriz, elizako hormetan jokatzen zen antzina. 1886an eraiki zuten La Estrella frontoi ospetsua eta, ondoren, maila garrantzitsua lortu zuen jokuak.

Munduan ezagun egin ziren pilotari portugaletetarren artean dugu Migel Zabarte, joan den mendeko lehen hamarkadetan jarduera ugariko kirolaria.

Arruek bere margolan batean pintatu zuen. Hiribilduko musikari bagagozkio, erakuslerik handiena ehun urteak beteak dituen Udal Musika Banda dela esan genezake eta, hala berean, aipatu beharra
dago abesbatzek ere tradizio handia izan dutela.

XIX. mendean nagusi izan zen Unión Musical orfeoia; ondoren, Sociedad Coral eta beste zenbait talde etorri ziren. 1932an Agrupación Coral Danok Bat (Danok Bat Abesbatza) sortu zen. Urte hartan
Portugaleteko Udalak OCHOTE hitza ofizial egin zuen Lehen Ochote Lehiaketa antolatu zuenean, plazako kioskoan.