La cultura vasca en la historia de Portugalete

 

ELAI ALAI-ri buruz eta bere herrian euskal kultura berreskuratze aldera mende erdian egin duen lanari buruz jarduteko, beharrezkoa dugu Portugaletek bere historian dituen euskal nortasunaren ezaugarriak gogoratuz hastea.

Ezin ditugu ahaztu ez gure hiribildu “jarrillero” honek Bizkaiko historian izan duen garrantzia, ez Bilbaoko uriarekin izandako gatazkak, ezta Gipuzkoarekin eta euskal itsas-portuekin edo Gaztelako goi-zapaldara bideko herriekin ere izan dituen merkataritza-harremanak, bai meaz hornitzekoak zein beste edozelako merkataritza-motatakoak.

Gure herriaren bizitza –gizartekoa,bizitza, jaietakoa, erlijiokoa eta kulturakoa– Euskal Herriko beste herri guztiena bera izan da, geografian duen tokiak eragindako ñabardurak ñabardura. Bizitza hori aztertuta, beraz, erraz aurkituko ditugu euskal kulturako ezaugarriak.