KARMELE GOÑI

 

1926an jaio zen, Tolosan, eta Jose Migel Barandiaranen dizipulu kutunetako bat izan zen. Aranzadi Elkarteko Etnografia Saileko Idazkaritzaren arduraduna izan zen, Euzko Folklore urtekariaren idazlea, eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egin zuen Etniker Gipuzkoa taldeko kidea 1964tik.

Bilboko aurreneko ikastola (Resurrección Mª de Azkue) sortu zuen taldeko kidea izan zen, eta, 1997an erretiroa hartu zuen arte, Euskal Herriko Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoaren (Bilbo) zuzendaria ere bai.

Esan beharra dago maila gorenera eraman zuela museoa. Euskal jantzietan aditua da, eta hitzaldi ugari eskaini ditu gai horren inguruan, bai eta liburu garrantzitsuak idatzi ere. Aholku paregabeak eman
dizkio ELAI ALAI taldeari, laguntza eske joan zaion guztietan; hala euskal dantza tradizionaletako jantziak egiteko, nola Kultura Tradizionaleko Nazioarteko Topaketetan parte hartzeko.

Sari garrantzitsuak jaso ditu bere ibilbidearen ohoretan, eta dantza-taldeak ere omenaldia eskaini zion 1997an, Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruan.