JUAN ANTONIO URBELTZ

 

ELAI ALAI taldeak laguntzeko prest beti ondoan izan duen figura nagusietako bat Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folklorista da. 1970eko konferentzia prestatzean harekin izandako lehen harremana
mugarria izan zen taldearentzat, Urbeltzen ekarpenei esker aldatu egin zuelako folklorea ulertzeko modua. Urbeltz folklorea zaintzearen aldeko kezka helarazten saiatu zen beti, haren ezagutza eta irakaspenak elkartearen eskura jarrita, bai jaialdietan, bai –batez ere 1984tik aurrera– Kultura Tradizionalari buruzko Nazioarteko Topaketen zuzendari eta hizlari modura.

Iruñean jaio bazen ere (1940), Donostia du bizileku. 1958an, Goizaldi taldean dantzari sartu zen, eta 1965ean Argia taldea sortu zuen. Azken horren bidez, lan itzela egin du dantza tradizionalaren, musika-tresnen, melodien, erritmoen eta jantzien arloan. 1987tik aurrera, dantza tradizionaleko hainbat ikuskizun taularatu ditu.

Bere ikerketa-lanaren ondorioz, liburu ugari argitaratu ditu, baita Euskal Herriko koreografiei buruzko atlasa egin ere. Aranzadi elkarteko eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea da, Eusko Ikaskuntzako Folklore Saileko burua izan zen, eta sari nahiz omenaldi ugari jaso ditu estatuan zein nazioartean.