English Castellano

HEI SHOW TAMURE

Hei Show Tamure 2010ean sortua, Hilani Tama du buru eta 150 bat ikasle ditu dantza eskola honek.

Dantza-konpainia honek bere dantza-eskola du habia. Dantzari eta musikari guztiak polinesiarrak ditu.

Euren tradizioko kultura gogoz sustatzen dute, eta eginkizun horretan folkloreko nazioarteko zenbait jaialditan parte hartzen dute urtero. Polinesiak ahozko kultura du, ez idatzizkoa: horrek garrantzia handitzen diete dantzei eta kantuei.

Dantzek polinesiarren eguneroko bizitzako alderdi guztiak, lehengoak eta gaur egunekoak, adierazten dituzte. Inspirazio iturri dituzte, hala berean, aspaldiko kondairak eta familia, herri, uharte eta uhartedi bakoitzeko istorioak.

 Gaur egun dantzak eta kantak ez dira folklore hutsak; polinesiarren bizitza bera osatzen dute.