English Castellano

SAMA BALLET

Sama Ballet 1985ean sortua da. Sri Lankako Kultura Gaietako Sailak onartutako kultura erakundeetakoa dugu.

Konpainia gaur egun Ajith Amarasirik zuzentzen du, konpainiaren sortzaileak hain zuzen. Hasieratik bera izan da dantzari nagusia, zuzendariordea, koreografoa eta kudeatzailea.

"Sama"k bakea esan nahi du zingalieraz eta tamileraz, Sri Lankako bi hizkuntza ofizialez.

Sama Balleten helburu nagusia da munduko lagunen artean bakea sustatzea, erlijio eta gizarte harmonian, horretarako bitarteko izanik dantza, musika eta bestelako antzez arteak. Eta horri jarraiki, Sama Ballet munduan biraz bira dabil 1986az geroztik Sri Lankako tradizioko dantzak erakusten.