English Castellano

ELAI ALAI DANTZARI TALDEA

Portugaleten errito bat ezarri nahi genuen, parte hartzeari irekia, eta, hala, 2016an Portugaleteko Ezpata Dantza irudikatzen hasi ginen. Ziurtasuna dugu XVII. mendean Corpus Christi jai eguneko prozesioan dantzari batzuek parte izaten zutela, gremio erako kofradiekin batera, esaterako gaur egun ere jardunean dugun San Nikolas Marinel eta Itsasturien kofradiarekin.

Musika aspaldiko herri txistulariek jasotako ohituretatik eta erabiltzen zituzten partituretatik aterea dugu.

Nafarroako folklore aberatzean zenbait kulturatako eragina ezagun da.

Iparraldean, Pirinio aldeko inauteriak ditugu, eta haietan, hango bertako dantzekin batera Europa Erdialdeko jatorrizko dantzak; esaterako, Behe Nafarroako polkak. Otsagiko makil dantzetan Bobo da zuzendaria, Jano jainkoaren antzekoa, erromatarren mitologiako pertsonaiarena, bi aurpegiko izakia, hasiera eta amaia, Painoloaren Dantzak sinbolizatzen dituena.

Erdialdean, Lizarra aldean, Larrain dantzek bertako elementuez gain, Europa erdialdekoak ere badituzte (baltseak), eta mediterraneoak (jotak zein boleroak). Sakanan beren folklorekoa dute Irradaka: biribilean kantari andrazkoek, gehienetan neskek egiten dute. Hori aipatu dugunez, gogora ekarri nahi dugu Marian Arregi, oraintsu zendua, hura izan baitzen mota honetako dantzen suspertzaile nagusia.

Resurreccion Mª Azkuek, Zaraitzuko Eiaurrieta herrian jaso zuen emakumeek soilik egiten zuten dantza baten doinua. Juan Antonio Urbeltzek berreskuratu zuen dantza hori Baztango Mutil Dantzetako pausuetan oinarrituta eta Axuri Beltza sortu zuen.