English Castellano

KUD BRANKO CVETKOVIC

KUD Branko Cvetkovic 1945ean sortu zuten marinelen eta trenetako langileen kultura-elkarte amateur gisa. Horregatik dago, bada, KUD Cvetkovic Serbiako Tren Konpainiaren babespean.

Bere 70 urteetan kulturako instituzio ezagun eta errespetatu bilakatu da. Serbiako folklore-tradizioa sustatzen eta erakusten ari da mundu guzian. Ibilbide joria da berea, 7.000 emanaldi burutu baititu.

Elkartearen ataletan milaka gaztek lan egin dute Serbiako kultura nazionala zaintzeko, sustatzeko eta sendotzeko.
Gaur egun KUD Cvetkovic-ek 400 taldekide baino gehiago ditu jardunean.