English Castellano

BERT

 Armeniaren kokapen geografikoa dena denez, arraza eta kultura gurutzaketaren lurralde da. Lurralde hartatik eten gabe hainbat herri igaro dira, bakoitzak bere kultura zatiak utziz Armenian.
Hala, oso kultura aberatsa du armeniar herriak, txit joria kantuei, musikari eta dantzei dagokienez.

Gizonezko dantzariek harro sentitzen dira, euren dantzak biziak dira, oldartsuak, azkarrak, akrobaziazkoak eta kementsuak; jauziak egiten dituzte, belaun-hautsiak, gurpilak, piramideak.
Andrazkoek, ostera, pausu arinezko dantzak, apaltasuna eta ziurtasun duina bateratuta. Irudimenera ekartzen digute euren herrialdeko laku eta hibai izoztuetan gozo-gozo irristan dabiltzela.