PREBENTZIO- ETA JARDUKETA-PROTOKOLOA COVID-19aren AURREAN

JUSTIFIKAZIOA, HELBURUAK ETA APLIKAZIO-ESPARRUA

JUSTIFIKAZIOA

Zalantzarik ez dago 2020-2021 ikasturtea berezia izango dela, COVID-19ari esparru guztietatik aurre egiteko, aurrean dugun egoera berri eta aparta kontuan hartuta.

Elai Alai Eskolari ez zaio arrotz egoera hori, inondik inora ere ez. Argi daukagu funtsezkoa dela gure adingabeen musika eta dantza eskola ziurtatzea. Eta ez osasunaren, sozializazioaren edo jolasaren ikuspegitik ariketa fisikoa egitea haurrentzat beharrezkoa delako bakarrik, baita, horrez gainera, kirola erregulartasunez egiteak immunitate-sistema indartzen laguntzen duelako ere, eta horrek, aldi berean, gaixotasunari aurrea hartzen eta sintomatologia arintzen laguntzen du.

Eskolako jarduera fisikoaren ezaugarriek (instalazioak, materialak, kontaktuak, taldeko joan-etorriak eta gaua igarotzea eskatzen duten jarduerak, kirolarien adina) asko zailtzen dute Elai Alai Eskolako programak eta egungoa bezalako krisi-egoera sanitarioa uztartzea.

Hori dela eta, musika eta dantza jarduerak garatzen dituzten erakunde antolatzaile guztiek ezarri behar dituzte ikasleen, monitoreen eta jardueretan esku hartzen duten gainerako eragileen artean kutsatzeko arriskua gutxitzea ahalbidetuko duten prozedurak. Protokolo honetan jaso diren prozedura horiek aldatu egiten dituzte musika eta dantza ikasketak egiteko baldintzak, hain zuzen, pandemiaren aurrean segurtasuna areagotzeko, ezin litekeenez bestela izan.

Horrela, funtsezkoa da jarduera-programetan parte hartzen duten erakundeek eta ikasleek, horien familiek, monitoreek eta erakunde horiek osatzen dituzten gainerako eragileek egoera ulertzea. Urte berezia dugu hau, jarduerak egokitu egin behar izan dira edo beste era bateko jarduerak egin beharko ditugu, eta denok jabetu behar dugu hauek direla posible diren baldintza bakarrak eta onenak baldin eta une honetan dugun errealitate honetan Elai Alai Eskolako jarduerak garatu nahi baditugu.

Gogoan izan behar da protokolo honetan jaso diren neurriek, hain zuzen, osasun-agintariek eta administrazioek ezarritako arauak eta jarraibideak betetzen dituztela, eta horiek, pandemiaren intzidentziari eta eskumenak dituzten erakundeek hartzen dituzten erabakien arabera, aldatu egin daitezkeela.

Azkenik, protokolo hau zuzen ezartzeak eta, ondorioz, jarduera seguruak egiteak eskatzen du erantzukizun indibidualaren eta kolektiboaren aldeko konpromiso irmoa hartzea inplikatutako pertsona guztiek, hau da, familiek, ikasleek, irakasleek, erakundearen arduradunek, etab.

HELBURUAK

Erakundeak honako helburu nagusi hau bete behar du protokolo honekin:

-          Erakundeak antolatzen dituen jarduerak segurtasun-baldintzatan garatu behar ditu, eta, horretarako, dagozkion prebentzio- eta higiene-neurriak ez ezik COVID19arekin erlazionatutako kasuak edo egoerak hautemate direnerako jarduketa jarraibideak ere ezarri behar ditu.

Helburu hori lortzeko, oinarrizkoa da bigarren mailako helburu bat ezartzea:

-          Protokolo honen berri erakunde parte-hartzaileei eta aplikatuko zaien pertsonei emango die, eta protokoloa behar bezala betetzeko eta, ondorioz, musika eta dantza ikasketak segurtasunez egiteko konpromisoaz kontzientzia har dezaten lortu behar du.

Horrela, funtsezkoa da protokolo honetan jasotako helburuak, neurriak eta orientabideak behar bezala komunikatzea/hedatzea, baita horiek etengabe ebaluatzea ere, jarraipena etengabea izan dadin eta, hala badagokio, aurrean ditugun egoera aldakor eta berrietara egokitu ahal izan dadin.

  

APLIKAZIO-ESPARRUA

Protokolo hau aplikatu behar da erakundeak antolatzen dituen jarduera guztietan.

 

PROTOKOLOAREN ARDURA DUTEN ORGANOAK ETA PERTSONAK

1.  ERAKUNDEKO OSASUN-ARDURADUNA

Erakundeak osasun-arduradun bat izendatu behar du. Pertsona hori izango da protokoloaren arduradun teknikoa, eta berak zainduko ditu horren dinamizazioa eta funtzionamendu egokia.

Honakoak izango dira bere eginkizunak, zehatzago adierazita:

-          Erakundean jarduten duten langile eta/edo boluntario guztiei, baita jardueretan parte hartzen duten erakundeei ere, jakinarazi beharko dizkie ezarrita dauden prebentzio-, jarduketa- eta, hala badagokio, diziplina-neurriak. Jatorrizko informazioa nahiz ondoren egindako edozein aldaketa jakinaraziko die.

-          Gainbegiratu behar du erakunde antolatzaileak berak garatzen dituen jardueretako irakasleek eta ikasleek, jarduera hasi aurretik izenpetu dutela protokoloaren berri badutela, protokoloa onartzen dutela eta betetzeko konpromisoa hartzen dutela jasotzen duen agiria.

-          Etengabe gainbegiratuko ditu erakundearen jarduerak, hain zuzen, protokoloan jaso diren prebentzio- eta higiene-neurri guztiak eta eskumenak dituzten agintariek ezarritako gainerako arauak betetzen direla ziurtatzeko.

-          Jarduketa koordinatuko du eta beharrezko komunikazioa ezarriko du osasun-agintariekin eta/edo erakunde parte-hartzaileekin edo eragindako pertsonekin baldin eta jarduerak garatzen diren bitartean sintomak dituen pertsona bat edo COVID-19 kasu bat hautematen bada.

-          COVID 19ak eragindako arriskuekin zerikusia duten arauak eta/edo arau-hausteak erakundeak antolatutako jardueretan parte hartzeko edo jokorako arau/erregelamenduetan jasotzeko proposamenak egingo ditu, eta zuzendaritza- edo gobernu-organora bidaliko ditu horiek onar ditzaten.

-          Protokoloa betetzen ez den kasuetan dagozkion diziplina-neurriak ezartzeko proposamena egingo du; kasuaren arabera, erakundeko zuzendaritza- edo administrazio-organoak hartuko ditu neurri horiek.

-          Beharrezko kudeaketak egingo ditu protokoloarekin zerikusia duen informazioa erakundearen webgunean jarrita egon dadin. Jatorrizko informazioa nahiz ondoren egindako edozein aldaketa jarriko da.

-          Dagozkion salbuespenak ezarriko ditu aldagelak erabiltzeari, laguntzaileak sartu ahal izateko baimenari edo erakundeak zuzenean antolatutako jarduerei dagokienez.

-          Protokoloari buruz egiten den edozein informazio-eskaerari erantzungo dio.

-          Protokoloa etengabe ebaluatuko du eta, hala badagokio, hura egokitzeko proposamenak helaraziko dizkio erakundeko zuzendaritza- edo administrazio-organoari.

 Une hauetan, honakoa da erakundeko osasun-arduraduna:

 IRATXE SANTACOLOMA CUE, Elai Alai Kultur Elkartearen Elkarteburuordea

2.   ERAKUNDEKO ZUZENDARITZA- EDO ADMINISTRAZIO-ORGANOA

Honakoak izango dira erakundeko zuzendaritza- edo administrazio-organoaren eginkizunak:

 

-          Erakundeko osasun-arduraduna izango den pertsona izendatuko du.

-          Protokoloa eta, hala badagokio, protokoloan egiten diren aldaketak onartuko ditu.

-          COVID-19ak eragindako arriskuekin zerikusia duten arauak eta/edo arau-hausteak erakundeak antolatutako jardueretako jokorako edo parte hartzeko erregelamendu/arauetan aldatzeko proposamenak onartuko ditu eta, hala badagokio, bidaliko dizkio Foru Aldundiari.

-          Dagozkion diziplina-neurriak ezarriko ditu protokoloa betetzen ez den kasuetan.

 

3.   INPLIKATUTA DAUDEN BESTE ERAGILE BATZUK

Protokoloa behar bezala eta modu seguruan ezartzeko, ezinbestekoa da jardueretan parte hartzen duten erakundeen eta, bereziki, erakunde horietako osasun-arduradunen inplikazioa. Arduradun horiek, aldi berean, erakundea osatzen duten pertsonei protokoloaren berri eman behar diete eta protokoloaren inguruan sentsibilizatu eta konprometitu behar dituzte.

Pertsona horien eginkizunak eta pertsona horiek kontuan izan beharreko beste hainbat alderdi pertsona edo kolektibo horietako bakoitzarentzat sortu den informazio-materialean, eranskinetan, jasota daude.

 

  

PREBENTZIO-ELEMENTUAK

4.   PREBENTZIO- ETA HIGIENE-NEURRI OROKORRAK

Dantza Txikiren kasuan:

-Txikien sarrerak (6 urtera arte), Elai Alai Fundazioaren ataritik egingo dira ( Maria Diaz de Haro, 7A)

-Txikien sarrerak (8 urtera arte), Elai Alai Dantza Taldearen ataritik egingo dira (Maria Diaz de Haro, 7B)

-Bi kasuetan, gurasoek atarian itxarongo dute haurrekin, irakasleak haien bila jeitsi arte. Bilketa ordutegia 17.15etan izango da. Une horretan, tenperatura hartuko da eta eskuak desinfektatuko dira. Saiakuntza lokalaren sarreran, oinetakoak desinfektatuko dira.

-Gurasoek tenperatura hartzearen emaitza itxarongo dute eta 37 gradutik gorakoa bada, haurrak ezin izango du klasera sartu.

-Gurasoak ezin dira  saiakuntza lokalera sartu.

-Bilketa atari berean egingo da eta irakaslea arduratuko da haurrak atarira eramateaz, senitartekoek jaso ditzaten.

-Puntualtasuna gomendatzen dugu sarreretan eta irteeretan, eta atarian behar baino denbora gehiago ez egotea, betiere behar den distantzia soziala gordez.

-Haur guztiei gelan zehar maskara erabiltzea gomendatzen zaie, eta derrigorrezkoa da sei urtetik aurrera.

-Haurrek arropa aldatuta sartu behar dira, entseguak egiteko arropa eta oinetako egokiekin. Txamarra, aterkiak etabar gurasoek gordeko dituzte.

-Ur botila propioa ekarriko dute.

-Ahal den neurrian, ez da komunik erabiliko.

Beste  Ikasleen kasuan:

-Sarrera eta irteera Elai Alai Dantza Taldearen ataritik egingo dira (Maria Diaz de Haro 7B)

-Maskara nahitaez erabili behar da.

-Ur botila propioa ekarriko dute.

- Saiakuntza lokalaren sarreran, tenperatura hartuko da eta eskuak eta oinetakoak desinfektatuko dira.

-Aldagelak ezingo dira erabili, eta ahal den neurrian ez da komunik erabiliko.

-Txamarrak, poltsak etabar entsegu lokaleko esekitokian utziko dira.

Ahal den neurrian, entseguak egingo dira leiho irekiekin. Hala ere, lokaleko haizegailuak aktibatutak mantenduko dira, airearen zirkulazioa errazteko.

Klase bakoitzaren amaieran leihoak irekiko dira eta lokala desinfektatu egingo da.

5.   MASKAREN ERABILERA

Gomendagarria izango da sei urtetik beherakoentzat erabiltzea,  eta derrigorrezkoa adin horretatik aurrera.

6.   JARDUERAK: SAIOAK ETA LEHIAKETAK

KONTAKTUAK GUTXITZEA

Kontaktu kopurua murrizte aldera, entseguak, ahal den neurrian, honela egingo dira:

-          Gehienez 15 pertsona, irakasleaa barne.

-          Ahalik eta indibidualizatuenak izango dira, eta, ahal bada, egin beharreko ariketetan pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzen saiatuko dira (gaur egun, 1,5 metrokoa da).

-          Irakasleel taldeetan lan-azpitalde egonkorrak ezarriko dituzte, eta, ahal den neurrian, ikasgeletako talde egonkorrak errespetatuko dira.

-          Saiakuntza guztiak kontakturik gabe egingo dira, eta pertsonen arteko gutxieneko segurtasun-tarteari eutsiz, ezinbestean (gaur egun, 1,5 metrokoa da).

MATERIALEN ERABILERA

Ahal den neurrian, materialak partekatzea saihestuko da.

Jarduerarako ezinbestekoak diren erabilera komuneko materialei gomendatutako higiene- eta garbiketa-neurriak aplikatuko zaizkie.

Inola ere ezingo dira partekatu ur-botilak; ikasle bakoitzak bere botila eraman beharko du, norberaren izena nabarmen ikusteko moduan jarrita, nahasketarik izan ez dadin Ezingo dira partekatu janariak eta edariak, ezta mukizapiak edo antzeko elementuak ere; guztiak indibidualak izango dira.

Ikasleek modu garrantzitsuan izerditzen edo listua botatzen duten jardueretan, gomendagarria izango litzateke bakoitzak toaila bat eramatea entsegura.

Botikineko materiala erabiltzen denean, erabili duen pertsonak erabili eta botatzeko eskularruak jantziko ditu beti.

 

ALDAGELAK

Debekatuta dago aldagelak erabiltzea.

 

LAGUNTZAILEAK EDO IKUSLEAK

Instalazioetan ezingo da egon jardueraren parte-hartzaileen taldeetako kide ez den ikuslerik edo beste inor, ez lehiaketetan, ez jardueren saioetan.

Lokalera honako hauek baino ezin izango dira sartu: ikasleak eta irasleak; erakundearen osasun-arduradunak eta eskolako arduradunak, dagokion administrazioan horrela egiaztatuta daudenak; jarduerak egiten diren instalazioetako langileak; eta administrazio publikoek baimendu dituzten beste pertsona batzuk.

Ikasle adingabeak jarduerak irauten duen denboran bakarrik egongo dira lokalean. Jarduerak amaitu ondoren, ezingo dira lokalean gelditu.

Adingabeei jardueretara laguntzen dieten pertsonek instalazioetako edo esparruetako sarrerako ateetan utziko eta jasoko dituzte, aglomerazioak ekidinez eta segurtasun-tarteak mantenduz.  

KIROL-PRAKTIKARAKO EDUKIERA

Instalazioetan, baimendutako gehieneko edukiera 15 pertsonakoa izango da, irakaslea barne.

 

COVID-19ko KASUEN AURREAN JARDUTEKO PROZEDURA

1.    FAMILIEN ETA GAINERAKO PERTSONALAREN JARDUKETA

COVID-19ari lotuta egon daitezkeen sintoma ohikoenetako bat duten —adibidez, 37ºtik gorako sukarra, hotzikara, eztula, airea falta denaren sentsazioa, usaimena eta dastamena galtzea, eztarriko mina, giharretako minak, buruko mina, ahulezia oro har, beherakoa edo gorakoa— ikasleek eta erakundeko gainerako kideek ezingo dute jarduerara joan, ezta COVID-19a diagnostikatu dietelako bakanduak daudenek, edo COVID-19aren sintomak dituen edo diagnostikatu dioten pertsona batekin harreman estua izateagatik etxean berrogeialdia betetzen ari direnek ere.

Erakunde antolatzaileak izena emateko prozesua familiekin/ikasleekin zuzenean egiten diren jarduerak baditu —tartean parte hartzen duten erakundeekin harremanik izan gabe—, parte hartzen duten erakundeetan diharduten ikasleen gurasoek edo tutoreek, jarduera duten egun bakoitzean, hura hasi aurretik, ikasleek COVID-19aren sintomarik ez dutela egiaztatu eta ziurtatu beharko dute. Halaber, etxeko norbaiti (adingabeari edo beste pertsona bati) COVID19a

diagnostikatu badiote, jarduerak burutzen dituen erakundeari eta norberaren erreferentziako

osasun-zentroari ohartarazi beharko diete eta, hala badagokio, ardurapean duten seme-alaba edo adingabea etxean eduki beharko dute. Lanordutik kanpo bada, eta premiazko sorospena beharrezkoa bada, hauek dira Osakidetzaren Larrialdietako telefonoak: Araba: 945 244444; Bizkaia: 944 100000; Gipuzkoa: 943 461111.

Ikasturtearen hasieran, familiek idatzizko konpromisoa hartuko dute erakunde partehartzailearekin alderdi horiek betetzeko. Erakundeek eredu bat erantsi dute entitateek erabili ahal izateko.

Baldintza hori bera eta idatzizko konpromisoa eskatuko diete irakasleei. Erakundeek eredu bat erantsi dute entitateek erabili ahal izateko.

 

2.    ERAKUNDE ANTOLATZAILEAREN JARDUKETA

COVID-19KO KASU BAIEZTATUAK

Erakunde antolatzaileko osasun-arduraduna osasun-agintaritzaren (aztarnariak) esku jarriko da eta, hala badagokio, berekin harremanetan izan diren pertsonen informazioa emango du.

 

COVID-19 SINTOMAK JARDUERAN ZEHAR

Saiakuntza zehar gaixotasunaren sintomak (sukarra, eztula, arnasteko arazoak, etab.) agertzen badira, irakasleek erakundearen osasun-arduradunari jakinaraziko diote.

Honek ikaslearen familiarekin jarriko da harremanetan hauek haren bila joateko. Familia bere osasun-zentroarekin harremanetan jarriko da, eta bertan baloratuko da egoera. Baloratu arte, pertsona bakandua mantenduko da, adingabea izanez gero, pertsona heldu batek isolamenduan laguntzeko duen beharra baloratuko da.  Gaixotasunaren sintomak erakundeko gainerako pertsonetan agertzen badira, haiek ere etxera joan beharko dute eta gomendio berberak bete beharko dituzte.

Erakunde antolatzaileak izena emateko prozesua familiekin/ikasleekin zuzenean egiten diren jarduerak baditu —tartean parte hartzen duten erakundeekin harremanik izan gabe—, erakunde antolatzaileko arduraduna bera jarriko da ikaslearen familiarekin harremanetan hauek haren bila joateko.

Erakunde antolatzaileko osasun-arduradunak, egoera zein den ikusita, une horretan bertan jarduera bertan behera geratuko den edo aurrera jarrai dezakeen aztertuko du. Bigarren kasu horretan, monitoreei higiene-neurriak zorroztu ditzaten eskatuko die: jarduerak (kontakturik gabe) egokitu eta pertsonen arteko distantziak handitu, maskararen erabilera derrigortu (intentsitate txikiko jarduerak gauzatzea), eskuen eta gorputzeko beste atal batzuen higiene-neurriak maiztasun handiagoz hartzea, etab.

 

DIZIPLINA-NEURRIAK ETA HAUEK BETETZEN DIRELA KONTROLATZEA

Erakundeak protokolo honetan finkatutako arauak ez betetzearekin lotutako hainbat arau-hauste erantsi ditu Barne Araubideko Erregelamenduan, baita kutsatzeko arriskua handitzen duten jokabideekin edo jarrerekin lotutako beste batzuk ere.

Arau-hausteak:

-          Arau-hauste arinak:

o   Espazioetan edo jardueran agintariek eta erakundeak maskararen erabileraren inguruan finkatutakoa ez betetzea.

o   Jarduera egikaritzeko finkatutako eskuen eta gorputzeko beste atal batzuen higienea ez betetzea.

o                                         o   Doministiku egitea, nahi gabe finkatutako babes-mekanismorik erabili gabe.

o   Behin eta berriz, instalazioko lurzorura edo beste azalera batzuetara txistua, mukiak edo antzekoak botatzea nahi gabe.

  o   Beste pertsona baten material pertsonala erabiltzea edo partekatzea, hori egitea debekatua dagoen kasuetan.

o   Beste pertsona baten arrisku bereziko banakako erabilerako materialak (ur botilak, toallak, zapiak, etab.) erabiltzea edo partekatzea nahi gabe.

o   Kontaktuko agur, despedida edo ospakizun bat nahi gabe egitea.

  o Norberari dagozkion jardueren denboratik kanpo lokalean egotea.

o   Aldagelak nahi gabe baimenik gabe erabiltzea.

-          Arau-hauste larriak:

o   Lokalean edo jardueran agintariek eta erakundeak maskararen erabileraren inguruan finkatutakoa ez betetzea, behin eta berriz.

o   Jarduera egikaritzeko finkatutako eskuen eta gorputzeko beste atal batzuen higienea ez betetzea, behin eta berriz.

o Doministiku egitea, finkatutako babes- mekanismoak nahi gabe edo behin eta berriz erabili gabe.

o   Praktikaren arabera beharrezkoa ez den egoeratan beste pertsona bat ukitzea edo harengana gehiegi eta nahita hurbiltzea, haren borondatearen aurka.

 o Beste pertsona baten material pertsonala erabiltzea hori egitea debekatu denean eta pertsona horrek baimendu ez duenean.

 o Beste pertsona baten arrisku bereziko banakako erabilerako materialak (ur botilak, toallak, zapiak, etab.) nahita erabiltzea edo partekatzea.

o   Monitoreen edo erakundeko edozein arduradunen agindu zuzenak ez betetzea, kutsatzeko arriskua eragin dezaketen egoeratan.

o   Agurrak, despedidak edo ospakizunak ukituz egitea nahita edo behin eta berriz. Norberari dagozkion jardueren denboratik kanpo lokalean egotea behin eta berriz.

o   Berariaz aldagelak baimenik gabe erabiltzea.

o COVID-19a duelako edo izan duelako haur bati edo beste pertsona bati iseka egitea edo hura mespretxatzea.

 o Bost arau- hauste arin metatzea.

 

-          Arau-hauste oso larriak:

o   Lokalean edo jardueran agintariek eta erakundeak maskararen erabileraren inguruan finkatutakoa ez betetzea, behin eta berriz eta berariaz.

o   Beste pertsona bati berariaz txistua, mukiak edo antzekoak botatzea edo doministiku egitea.

o Praktikaren arabera beharrezkoa ez den egoeratan beste pertsona bat ukitzea edo harengana gehiegi eta nahita hurbiltzea, behin eta berriz eta haren borondatearen aurka.

o   Beste pertsona baten arrisku bereziko norbanakoak erabiltzeko materialak (ur botilak, toallak, zapiak, etab.) hartzea, nahita pertsona horri jakinarazi gabe.

o   Begiraleen, osasun-arduradunaren edo erakundeko beste edozein arduradunaren agindu zuzenak ez betetzea, kutsatzeko arrisku handia dagoen egoeratan.

 o Saiakuntzara COVID-19ari lotutako sintomak dituela joatea, behar diren neurriak hartu gabe edo hartutako konpromisoak bete gabe.

o   Erakundeko kide den pertsonak edo bere bizikidetza-unitateko beste pertsona batek COVID-19a duela edo honi lotutako sintomak dituela ez jakinaraztea  erakundeari.

o   COVID-19a duelako edo izan duelako haur bati edo beste pertsona bati jazarpena edo bullying egitea, edo egoera horren inguruan gezur bat hedatzea.

o Hiru arau- hauste larri metatzea.

 

Arau-hauste mota bakoitzerako ezarri beharreko zigorrak jada jasota daude Barne Araubidean.

Halaber, lanaren bidez lotuta dauden pertsonen arau-hausteen kasuan, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan edo negoziatutako baliabide baliokidean xedatutako neurria hartuko da.

Osasun-arduradunak arau-hauste horien eta jarritako zigorren berri familiei eta irakasleei emango die. Halaber, irakasleek ikasleei haiek azalduko dizkiete, eta arauak betetzea eta hezkuntza-balioa oso garrantzitsuak direla erakutsiko diete.