Sustraiak

90eko hamarkadaren erdialdean sortu zen ikuskizun hau, eta, izenak iradokitzen duenez, geure erroak sumatu daitezke bertan, urteak joan urteak etorri gure aurrekoek osatu dituzten erroak, eta eurei esker daukagu honen kultura aberats eta berezia.
 
 
Gutxi gorabehera, ordubete eta erdiko ikuskizuna da, bost ataletan lurraldeka banatua: Bizkaia, Zuberoa, Nafarroa Beherea, Lapurdi eta Gipuzkoa. Atal bakoitzean, lurralde horietako dantzarik adierazgarrienak erakusten dira. Ikusleak kulturaren sustraiak gozatzeko aukera ditu, izan ere, jatorrizko dantzetan sarrerak eta irteerak bakarrik aldatu baitira, osoko ikuskizun ikusgarri eta arina eskaintzeko.
 
 
Berrogei dantzarik eta hamabost musikarik parte hartzen dutenez, formatu handiko eszenaratzea da. Hori dela eta, ezinbestekoa da agertoki eta aldagela zabalak izatea. Ikuskizuna aretoetan zein kanpoan egin daiteke, gauez nahiz egunez, nahiz eta azken kasuan, tamalez, argi jokoen giroa, zirrara eta koloreak galtzen diren.