Lehen, orain, eta beti

Lehen, orain, eta betiLehen, orain eta beti... 2004an sortu zen, gure taldearen ibilbidea eta norabidea ezagutarazteko, eta, izenak dioen bezala, iragana gaur egun iraunarazteko.
 
Lehen, Elai Alaiko iraganeko kideen lanari esker, taldea sendotu eta landu beharreko dantzak bildu egin ziren. Eta jaialdi bat sortu zen, erreferentzia puntua bihurtu dena, bai geure herrian, baita atzerrian ere.
 
Orain, aurrekoen lan onari jarraipena ematen diogu, egun ere etengabe lanean. Eta dantza sortu berriak ere erakutsi nahi ditugu, ezinbestekoak baitira tradizioko taldeon bide malkartsuan aurrera egingo badugu.
 
Beti, hitz xumea eta esateko erraza, gure taldearen jardunaren isla eta gidari, beti lanean baikabiltza, eta beti sortuz: bizi-poza, dantzari eta musikari berriak, tradizioa, gure kultura ikusteko bide berriak, era profesionalagoan eta jasoagoan.
 
Horregatik guztiagatik, esangura berezia du ikuskizunak guretzat, eta ikusleari helarazi nahi diogu, sentipen berberak izan ditzan. Hiru atal desberdinetan erakusten da dantzen bilakaera: jatorrizko era garbia, egokitzapenak eta dantza zein musika sortu berriak, beti ere, tradizioaren ikuspegia galdu gabe. Ordubete eta laurdena irauten du ikuskizunak eta aretoetan nahiz kanpoan eskain daiteke.