English Castellano

Aurkezpena eta Esker ona

Gaur eguneko gizon-emakumeok aldaketa handiak ikusi ditugu gure gizartean. Bizimodua, astia, gustuak, harreman moduak, lana, politikako erregimenak… dena aldatu da, baita milurtekoa ere! Alabaina, globalizazioaren eta komunikabideen aroan bizi garen arren, gizakiak bere jatorriarekin bat egiteko beharra sentitzen du, antzin-minak erakarrita halaxe. Eta, nola jatorriekin hobeto bat egin, tradizioko musikaren, dantzaren eta artearen bidez baino?
 
Azokako bisitariak hainbat gauza ikusteko aukera du, esaterako, luthierrak –musikako tresnagileak– pazientzia handiz eskuz egiten duen lana, zeramikariaren sormena eta eskuzko jostunaren orratz-lana; baita elkardantzan egiteak sortzen duen partaidetzaz eta pozaz gozatzekoa ere. Plastifikatutako gure bizitza neketsu honetan, arnas-zulo ditugu horrelakoak.
 
Elai-Alai Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi dizkizue bisitari, artisau, musikari, elkarte, teknikari, erakunde eta babesleei zuen ekarpen eta laguntzagatik. Guztion artean arnasa eman behar diogu lan honi, gure arbasoengandik jasotako kulturak denboran itsatsia jarrai dezan